Gaur egun haurrak mugitzeko duen beharrari ez zaio garrantzirik ematen.
Jaio bezain laster izugarrizko gaitasunak dituen gizakia da, eta horiek garatzeko aukera eman behar diogu.
Errespetua eta askatasuna eskainiz haien kabuz arituko dira.
Izan dezagun konfiantza gure altxor preziatuengan.

domingo, 13 de noviembre de 2011

Myrtha Chokler

Azaroaren 4ean, ostirala, Loczy-tik etorritako Myrtha Chokler hezitzailea hitzaldi bat ematera etorri zen Ehu-ko aretora. Gure irakaslea Elena Herranek antolatutako hitzaldia izan zen, "La motricidad espontanea en la infancia" izenekoa eta bertan mugimenak duen garrantziari buruz hitz egin zen.
Mytha Chokler argentinarra da, eta psikomotrizista. Esan zuen bezala, umeetaz hitz egiten dugunean, norbanako haurtzaroari buruz hitz egiten ari gara, gure esperientzietaz, gure historiaz...beraz, gure betebeharra umeei hezitzea da, umeei errespetatzea. Ume batek duen guztia bere motrizitatea da. 0-3 urte tartean bere gauza guztiak adierazteko gorputza erabiltzen du.
Hitzaldia zoragarria izan zen. Gauza hauek balio dute norbera konturatzeko zein garrantzitsua den, kasu honetan mugimena, gure bizitzan. Guretzat gauza errezenetarikoa da, automatikoki egiten baitugu, baina txikitatik umeak bere nahia guztiak adierazteko erabiltzen duenean, ezinezkoa dirudi. Mugimena garapen fisiko zein psikikoan garrantzi handia dauka lehenengo egunetik.
Horrelako hitzaldi bat memorian gordetzea ezinbestekoa iruditzen zait, norberaren ezagutzak aberasteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario