Gaur egun haurrak mugitzeko duen beharrari ez zaio garrantzirik ematen.
Jaio bezain laster izugarrizko gaitasunak dituen gizakia da, eta horiek garatzeko aukera eman behar diogu.
Errespetua eta askatasuna eskainiz haien kabuz arituko dira.
Izan dezagun konfiantza gure altxor preziatuengan.

lunes, 5 de diciembre de 2011

domingo, 13 de noviembre de 2011

Myrtha Chokler

Azaroaren 4ean, ostirala, Loczy-tik etorritako Myrtha Chokler hezitzailea hitzaldi bat ematera etorri zen Ehu-ko aretora. Gure irakaslea Elena Herranek antolatutako hitzaldia izan zen, "La motricidad espontanea en la infancia" izenekoa eta bertan mugimenak duen garrantziari buruz hitz egin zen.
Mytha Chokler argentinarra da, eta psikomotrizista. Esan zuen bezala, umeetaz hitz egiten dugunean, norbanako haurtzaroari buruz hitz egiten ari gara, gure esperientzietaz, gure historiaz...beraz, gure betebeharra umeei hezitzea da, umeei errespetatzea. Ume batek duen guztia bere motrizitatea da. 0-3 urte tartean bere gauza guztiak adierazteko gorputza erabiltzen du.
Hitzaldia zoragarria izan zen. Gauza hauek balio dute norbera konturatzeko zein garrantzitsua den, kasu honetan mugimena, gure bizitzan. Guretzat gauza errezenetarikoa da, automatikoki egiten baitugu, baina txikitatik umeak bere nahia guztiak adierazteko erabiltzen duenean, ezinezkoa dirudi. Mugimena garapen fisiko zein psikikoan garrantzi handia dauka lehenengo egunetik.
Horrelako hitzaldi bat memorian gordetzea ezinbestekoa iruditzen zait, norberaren ezagutzak aberasteko.

martes, 8 de noviembre de 2011

Ekintzaren garrantzia haurraren garapenean (0-6)

Ekintza, mugimendua, jolasa.
Egiteko, mugitzeko, jolasteko aukera.
Egiteko, mugitzeko, jolasteko gogoa/nahia.
Egiteko, mugitzeko, jolasteko gaitasuna.
Egite, mugitze, jolastearen plazerra.
Egiten duen haurra, mugitzen dena, jolasten duena. Eta plazerrean, sormenaz, seguritateaz eta konfidantzaz egiten duena, haur osasuntsua da.
Argi ikusten dugu hori.
Eta, hala ere, zergatik horrenbeste zailtasun prozesu horretan?
Zergatik dago haurra egiteko, mugitzeko, jolasteko beldurrez?
Zergatik ez du haurrak egiteko, mugitzeko, jolasteko gogorik?
Zergatik ezin du haurrak egin, mugitu, jolastu?
Zergatik ez du haurrak bizitzen plazerrean egitea, mugitzea, jolastea?

Haurrari bere hazkuntzaren prozesuaren protagonista izatera lagunduko dioten  jarrerak, markoak eta heziketa estrategiak landu ditzagun. Seguritatean, konfidantzan, autonomian.
Beren egitean zentra daitezen, hezitzailearen plazerrezko begiradaren aurrean. Horrela des-zentraziora iritsi daitezen, beren egiteko, mugitzeko, JOLASTEKO gogoa konpartitzeko (hots, hazi, egituratu, ikasi…).
Hik Hasi aldizkaria: 
http://www.hikhasi.com/artikulua/1616#artikuluak

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Loris Malaguzzi

Malaguzzi (1920-1994) hezkuntza abentura reggianaren sortzailea izan zen. Hezitzaile eta pedagogo honek hezkuntzaren kalitatezko esperientzia eraiki zuen. Eraikuntza honetan umeen potentzialtasunak entzuten, errespetatzen eta kontuan hartzen dira.
Hurrengo bideoa "100 lenguajes del niño" deiturikoa da.
Informazio gehiagarria:
http://educadorasdeinfantil.blogspot.com/2009/08/apliamos-la-informacion-sobre-las.html
http://www.youtube.com/results?search_query=100+lenguajaes+del+ni%C3%B1o&aq=f

martes, 25 de octubre de 2011

Emmi Pikler artikulua

Emmi Pikler pediatra izan zen, eta Budapesten sartu zen 1930.urtean. Berarentzat umea aktiboa da, eta errespetuz tratatu behar zaio, askatasun osoa utziz.
 
Ume bat jaiotzen denean, bere gurasoak, nahiz eta osoki disfrutatu etapa bakoitzaz, ez da arraroa ilusioz imajinatzea haurraren hurrengo pausua: burua zuzen mantentzen duenean, eseritzen denean, ibiltzen hasiko denean…Baita oso ohikoa da ere haurra laguntzea mugimenduak egitera, oraindik bere adinarekin egin ezin dituenak. Horrela, adibidez, esertzen ditugu eta atzekaldean kuxin handi bat jartzen diegu ez jausteko.  Edo, hilabete gutxirekin zutik jartzen ditugu pentsatuz haiek eskatzen digutela, ahaztuz umeak dituen beharrizanak mundua beste perspektiba batekin ikusteko. Baina baliteke (Emmi Piklerrek Budapesten gidatu zuen metodologian behatu zuen moduan) esku-hartze hori beharrezkoa ez izan ordez, kaltegarria izatea.
Piklerrek garapen motorea berezkoa delako uste osoa zuen; eta ziurtatzen zuen hainbat baldintza eskainiz gero, umeak garapen motor egokia eskuratu dezaketela. Helduak ez ditu mugimenduak irakasten, ezta horietara lagundu ere, eta umeak bakarrik garatzen dira, norbera bere iniziatibarekin. Beste alde batetik, umeari ez zaio galarazten edozein mugimendu, beraz, modu honetan askatasun osoa dauka.

Informazio gehiago nahi izatekotan: http://educadorasdeinfantil.blogspot.com/2009/06/articulo-de-emmi-pikler-libertad-de.html

miércoles, 19 de octubre de 2011

Psikomotrizitate saioa

Psikomotrizitate saioaren espazio bakoitzak hamar minutu inguru iraungo du, eta gutxigorabehera saio osoa 60 bat minutu. Lehendabizi hasierako errituala egiten da. Bertan umeei galdetzen zaie zelan dauden eta batez ere arauak birgogoratzen dira ( materiala errespetatu baita kideak ere...).
Ondoren, psikomotrizitate saioa hasiko da. Lehenengo eta behin umeak harresia botako dute, adrenalina guztia askatzeko lehenengo momentutik.

Lehenengo espazioa sensoriomotorra izango da. Bertan umeak salto egingo dute, birak emango dituzte, jauziak egingo dituzte...Bertan umea bere pertsonalitatea eraikitzen du eta besteenganako erlazioak sortzen dira. Errealitatea transformatzen du eta bere plazerrak eta gatazkak berriro bizitzen ditu. Espazio honetan joku sinbolikoa ere gertatuko da, hau da, umeak pertsonai ezberdinekin identifikatuko da.

Bigarren espazioa ipuinarena da. Ipuina kontatzen da horretarako aurretiaz egokituta egongo den espazio batean. Umeek entzutearen bidez bere irudi mentalak egingo dituzte.




Hirugarren espazioa adierazpen grafikoarena da. Hemen ere espazioa egokitua egongo da eraikuntza materialekin, eta margozteko hainbat gauzekin. Ekintza librea izango da, ume bakoitzak bizitakoa adieraz dezan, askatasun osoarekin. Horrela, umea aspektu logiko kontzeptualak eraikitzen joango da.

Azkenik, irteetako errituala egingo da. Hemen umeek saioan zehar bizi dutenari buruz hitz egin dezakete, eta baita azkenengo espazioan adierazitakoa ere.

Garapen Psikomotorea. Gorputz Adierazpeneko Departamendua (pasaden urteko apunteak).