Ekintza, mugimendua, jolasa.
Egiteko, mugitzeko, jolasteko aukera.
Egiteko, mugitzeko, jolasteko gogoa/nahia.
Egiteko, mugitzeko, jolasteko gaitasuna.
Egite, mugitze, jolastearen plazerra.
Egiten duen haurra, mugitzen dena, jolasten duena. Eta plazerrean, sormenaz, seguritateaz eta konfidantzaz egiten duena, haur osasuntsua da.
Eta, hala ere, zergatik horrenbeste zailtasun prozesu horretan?
Zergatik dago haurra egiteko, mugitzeko, jolasteko beldurrez?
Zergatik ez du haurrak egiteko, mugitzeko, jolasteko gogorik?
Zergatik ezin du haurrak egin, mugitu, jolastu?
Zergatik ez du haurrak bizitzen plazerrean egitea, mugitzea, jolastea?
Haurrari bere hazkuntzaren prozesuaren protagonista izatera lagunduko dioten jarrerak, markoak eta heziketa estrategiak landu ditzagun. Seguritatean, konfidantzan, autonomian.
Beren egitean zentra daitezen, hezitzailearen plazerrezko begiradaren aurrean. Horrela des-zentraziora iritsi daitezen, beren egiteko, mugitzeko, JOLASTEKO gogoa konpartitzeko (hots, hazi, egituratu, ikasi…).
Hik Hasi aldizkaria:
http://www.hikhasi.com/artikulua/1616#artikuluak
No hay comentarios:
Publicar un comentario