Haurrek bizitzaren lehenengo egunetik mugitzeko beharra dute. Jaio bezain laster nabaritu daiteke hainbat erreflexu dituztela, hala nola Mororen erreflexua, Babinski erreflexua, xurgatze erreflexua...eta mugimenduarekin zerikusia duen erreflexu bat ere; erreflexu horri "martxa erreflexua" deitzen zaio. Umea posizio bertikalean jartzen badugu zoruan edo mahai baten gainean besoetatik eutsita, lehenengo hanka bat altzatuko du eta gero bestea, pausu batzuk emango balitu bezalaxe.
Bizitzaren laugarren egunean gertatzen da normalki, baina askotan lehenengo egunetan gerta daiteke ere bai. Erreflexu hau orokorrean hilabete bateko iraupena izaten du.
Beraz, umea jaiotzen den unetik mugitzeko beharrizana edukirik, helduon papera ume bakoitza errespetatzea izango litzateke, bakoitzaren erritmoa jarraituz. Ohituta gaude umeek guk nahi duguna egitera guk nahi dugun momentuan eta ez gara konturatzen zein den ume horren nahia. Umeek egin dezaketenaren aurrean esku hartzea jarrera desegokia litzateke, haien kabuz lortu behar dutelako, beraz errespetua da kontuan izan behar dugun lehenengo gauza umea libre eta autonomoa izatea lortu nahi badugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario